SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

Bidaia atala NABARNIZ

sualogoBidaia atalean Sua edizioko arduradun Hector Ortegarekin izan gara eta honakoa gaurkoan egin digun bidaia proposamena: Nabarniz (Urdaibai)

LANIN Merka Oiartzun

LANIN argazkia

Lanin podcastaren bigarren saioan Martin Agirre Merka Oiartzun enpresako gerentea elkarrizketatu dugu. Arrainaren salmentan eta banaketan aritzen dira, eta goizean goiz hasten da hango mugimendua. Arrain-saltzaile ugari bertaratzen da erosketa egitera, eta gero produktua Euskal Herrira, Espainiara eta Italiara zabaltzen da. Euskara hizkuntza-paisaian zein langileen artean erabiltzen ahalegintzen dira. Hain zuzen ere, ahalegin horretan urrats sendoagoak emateko hasi dira Lanin egitasmoan.

Fitxategia
Descargar este archivo (LANIN 2 PODCAST.mp3)LANIN 2 PODCAST.mp3

Udalaren tartea: Garmendi baserriko dolarea

udala logoa

Oiartzungo Udalak Iturriotz auzoko Garmendi baserriko XVI. mendeko dolarea dohaintzan eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuari eta gai hauxe izan dugu hizketagai gaurko Udalaren Tartearen. Horretarako gurean izan ditugu Iosune Cousillas Kultura zinegotzia eta Xabier Kerexeta, Gordailuako  Etnografia saileko arduraduna.

Munduari So: Txente Rekondo 2021-03-24

munduari so

Gaurkoan ere, asteazkenero bezalaxe, gurean izan dugu Txente Rekondo eta beti bezelaxe, munduko gertakariak hobeto ulertzen lagundu digu. Gaur landu ditugun gaiak jakin nahi? Klokatu esteka!

Nagusiak

Eguraldia

Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

 

Albisteak

Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan

 

http://www.oiartzunirratia.eus/attachments/article/44/albisteak.mp3&autostart=0&autoreplay=0&showtime=1" />

Bilatu

Twitter