ZANA ZALAKO: Angel Ibarguen Mitxelena
- Detalles
- Publicado: Asteartea, 15 Iraila 2020 11:33
Angel Ibarguen Mitxelena, Zuaznabar baserriko semea, izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Duela 83 urte jaio zen familia handi batean, eta gaztetan hamahiru urte pasatu zituen Argentinan. Handik itzuli zenean, Izaskun Legorburu lezoarrarekin elkartu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Angelek sei biloba ditu eta asko gustatzen zaio haiekin egotea. Bertso bat ere bota digu, aitak Argentinako garaietan eskutitzez bidalitakoa. Entzun elkarrizketa!