ZANA ZALAKO: Ixiar Bernaras Jaka
- Detalles
- Publicado: Asteartea, 26 Martxoa 2019 13:12
Azken urteotan Altzibarren bizi da Ixiar Bernaras Jaka bere familiarekin. Tolosan jaio zen, Lasarte bizi izan zen gero, baina munduan barrena hainbat bidaia egin ditu abentura askotan murgilduz. Ingeleseko irakasle da Pasaia Lezo Lizeoan eta denbora librea duenetan naturaz eta musikaz gozatzea gustatzen zaio. Denetik jaten duen arren, oraindik ez du lortu garbantzuak gustatzea. Mila esker, Ixiar, Oiartzun Irratira etortzeagatik!