Ongi Etorri Katxonderstanera: Piter Ansorena
- Detalles
- Publicado: Osteguna, 17 Azaroa 2016 13:22

Katxonderstango Errepublikan egiaz eta gezurraz harago aritzeko aukera eman diogu Leire Palacios komunikatzaileari, eta Leirek erantzun digu ez dakiela gezurrik esaten. Eta putada handia omen da, bere ustetan!
Saioa hasi aurretik sobre bat utzi digute Leirerentzat. Agindua oso argia zen: Sobrea elkarrizketa hasitakoan eman behar genion. Zer ote du sobreak? Gauza beldurgarriren bat? Gauza barregarriren bat?
Lehenengo aldiz langabezian dagoen pertsona bat iritsi zaigu Katxonderstango Errepublikara. Langabezian Onintza Enbeita? Paroan egon liteke, baina geldirik ez, behintzat: bertsolaria, diputatu ohia, kolaboratzailea hainbat hedabidetan...
Zertaz ez digu hitz egin Onintzak? Barruko arropez (kuleroak, tangak...), Madrilgo Kongresuaz, Eskoziaz, Rocío Juradoz, titi handiak edukitzeaz... Eta #yosoydejamonydefollar traolaz ere bai, jakina!
Edu Lartzanguren Katxonderstanera etorri zaigu bisitan. Edu kazetaria da, eta Berrian pikolo bat elkarrizketatu duen bakarra da. Bueno, pikolo edo Piccolo... Ez dakigu zehazki.