SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Ongi Etorri Katxonderstanera: Mirari Martiarena

Mirari Martiarena OEK

Katxonderstango Errepublikako aduana eraitsi egin dugu, eta mugak kendu. "Mugarik ez!" izan da gure azken saioaren leloa.

Mugarik eta konplexurik gabe hitz egiteko, gonbidatu oso-oso berezia izan dugu: Mirari Martiarena!

Kontu asko izan ditugu hizpide; besteak beste, barre egiteaz, txirulez, "xanta" izateaz, Kantutegi Nazionalaz eta Joselitoz.

Joselitoz???? Baina #nolakeposibleda!!!

Ongi Etorri Katxonderstanera: Txapis Otegi eta Urko Rodriguez

Txoferrak-Txapis-Urko

"Txapis" Otegi eta Urko Rodriguez Katxonderstango Errepublikara etorri zaizkigu. Biak sindikalistak dira. "Txapis" kamioi gidaria eta txiolari emankorra da (@Txapisotegi). Urko autobus gidaria da, eta txiolari berritsua (@SnOiD_JaUnA).  

Katxonderstanera ez dira oporretara etorri. Izan ere, zeregin ugari jarri dizkiegu; besteak beste, hauek:

 - Euskal Txiolarien Buruz Buruko Lehenengo Txapelketa jokatzea

- Txoferrismoaren ideologia azaltzea

- Sindikalgintzaren etorkizunaz hausnartzea

Lortuko al zuten fundamentuzko ezer egitea?

Ongi Etorri Katxonderstanera: Oier Gil

Oier Gil
Oier Gil Katxonderstango Errepublikara etorri zaigu. Zertara? Ba, antze denez, kaka egitera. Izan ere, laster batean komunera joan zaigu, eta ez kaka egitera, baizik eta ondoko argazkia ateratzera. Oierrek aitortu digu "Kakitten project" izeneko proiektu artistikoagatik egiten dituela halakoak.
Nola sortu zen proiektu hori? Zer esan nahi du? Zergatik ez du argazkietan zakila erakusten? Arte soziala da? Antisoziala? Museo batera eramateko modukoa? Zergatik esaten du Oierrek museoa hilerri baten antzekoa dela?

Hori guztia eta gehiago elkarrizketa gogoangarri eta umoretsu batean. Entzun!

Ongi Etorri Katxonderstanera: Aiora Mujika

Aiora Mujika
Aiora Mujikaren bisita aprobetxatu dugu lehenengo aldiz saioa streaming bidez emateko. Baina arazo teknikoak izan ditugu: Aioraren begi bat kolore batekoa eta beste bat beste kolore batekoa ikusten zen.
 
Arazoak arazo, Aiorak gauza mamitsuak esan dizkigu youtubergintzaz (Zer da hori?), sare sozialez (gomendiorik?)...
Dena ondo atera zaigu, Patxi Martinez de Lizeaga zuzenean telefonoz sartu zaigun arte. Hortik aurrera, katuak eta txakurrak bezala ibili gara.

Bide batez, badakizue zer den "Tuiki-tuikia"? Ba, elkarrizketa entzun beharko duzue...

Nagusiak

Eguraldia

Eguraldia gure meteorologoa den Joxe Landaren eskutik.

 

Albisteak

Oiartzun Irratiko albisteak. Zuzenean goizeko hamaiketan eta hamabietan. Errepikapena, arratsaldeko hiruretan eta zortzietan

 

http://oiartzunirratia.org/attachments/article/44/albisteak.mp3&autostart=0&autoreplay=0&showtime=1" />

Bilatu

Irratia online

Twitter