SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Kolaboratzaileak

Urko Arozena

• 1971. urtean jaiotako oiartzuarra.

• 2013ko irailetik da irratiko kolaboratzaile.

• Musikene eta Hernaniko perkusio irakaslea.

• Zoriontsu izateko Entrenamendu Mentala izeneko teknika bildumaz barru lanketa sustatu eta zabaltzen dihardu buru belarri.


Maider Iantzi:

• 1985. urtean jaiotako beratarra.

• 2012tik da  Oiartzun Irratiko kolaboratzaile.

• Gara egunkariko kazetaria.

• Euskal Herriko aktualitatea jorratzen du.


Ruben Pascual:

• 1987. urtean jaiotako kazetari zornotzarra da.

• 2013ko urritik da Oiartzun Irratiko kolaboratzaile.

• GARA egunkariko hainbat sailetan aritu ondoren, NAIZ.info webgunean aritzen da egun.

• Asteko Euskal Herriko gertakariak jorratzen ditu hiru astetik behin.


Aitziber Zapirain

• 1987. urtean jaiotako hendaiarra da.

• 2013.urteko irailetik da Oiartzun Irratiko kolaboratzaile.

• Behe Bidasoa eskualdeko Antxeta irratian egiten du lan.

• Amapola Morea saioa ekoizten du.


Martin Kitto

• Kaixo, Martin Kitto naiz. Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten.

•Mirari Martiarena eta biok "Ongi etorri Katxonderstanera" irratsaioa aireratzen dugu bi astean behin, ostegunetan. Katxonderstango Errepublika egiaz edo gezurraz harago dago, eta oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea da. Gehiago jakiteko, sartu Katxonderstango Errepublikaren blogean edo begiratu #OEK traola Twitterren.. /


Julen Agirrezabalaga

• 1979. urtean jaiotako.

• 2010.urtetik da Oiartzun Irratiko kolaboratzaile.

• Egunea-ko kudeatzailea.

• Informatika atala kudeatzen du.


Oihane Larretxea

• 1986. urtean jaiotako donostiarra.

• 2011.urtetik da Oiartzun Irratiko kolaboratzaile.

• Gara egunkariko Euskal Herria ataleko kazetaria.

• Hiru astetik behin Euskal Herriko aktualitatea jorratzen du Oiartzun Irratian.


Joxe Migel Lopez

• 1956. urtean jaiotako oiartzuarra.

• 2009an hasi zen Kirolez Blai! saioekin.

• Astelehenetan kirol emaitzen errepaso eta analisia egiten ditu. Asteazkenetan berriz, kirolariak gonbidatu eta euren jardunari buruzko elkarrizketak.


Luis Guridi

• 1955. Urtean jaiotako oñatiarra.

• Doktorea Ekonomian Euskal Herriko Unibertsitatean. Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterreko Zuzendaria. Hegoa Institutuko Zuzendaria. Ekonomia Aplikatua I Saileko Irakaslea

• Ikerketa lerroak: Garapenaren teoriak, Ekonomia soziala eta solidarioa, tokiko giza garapena, nazioarteko ekonomia.


Joxe Landa

• 1929. urtean jaiotako itziartarra.

• 2009.urtetik kolaboratzen du Oiartzun Irratian.

• Eguraldi gizona. Egunero-egunero milaka pertsonak aditu eta irakurtzen dute bere eguraldi iragarpena.


Nahia Alkorta

Nahia Alkorta

• Nahia Alkorta naiz, 1986an jaio nintzen, oxitozina sintetikoak eragindako erditze on batean. 2012an gure semea jaio zen, oxitozina sintetikoak eragindako zesarea oso gogor batean.

• Ama-haurren akonpainamenduan, edoskitze aholkularitzan, haurdunaldiko eta jaiotzeko galeretan sakondua, soinean eramate aholkularia naiz eta continuumean sakontzen ari naiz.

• Sabeletik Mundura atariaren sortzailea.

• 2014. urtetik da Oiartzun Irratiaren kolaboratzaile.


Oraitz Garcia

Oraitz Garcia

• Gastronomia kazetaria

• . EHUren Leioako Kanpusean kazetaritza ikasketak burututa aitaren (Peio Garcia Amiano) ibilbidea jarraitzeari ekin zion. 

• Gastrofesta.com webgune gastronomikoaren kudeatzailea da eta El Diario Vascon larunbatero idazten du jatetxe baten inguruko artikulua. Bi gastronomia liburu ditu argitaratuak: “Gure Jatetxeak-Nuestros Restaurantes” bere aitaren 20 urteko ibilbidea biltzen duen jatetxe gida; eta “¡A tu salud!” Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde Gipuzkoako Jatetxe onenen errezetak biltzen dituen liburua. Hainbat lehiaketetan epaimahai gisa aritutakoa.

• 2014. urtetik da Oiartzun Irratiaren kolaboratzaile.

Irratia online

Twitter