Txikorta: Basoko animalien eragina nekazaritza arloan
- Detalles
- Publicado: Asteazkena, 28 Otsaila 2018 12:54
Jakina da azken urte hauetan nekazaritzan, eta abelzaintzan bereziki, basurdeekin dituzten arazoak. Maiz entzuten dugu; arta soroak, belardiak, gari soroak eta nekazaritza intentsiboan ustiatzen diren hainbat barazkik ; patata, eguzki-lorea, etab. Basurdearen xede izan direla. Hemen, Oiartzunen ere, hainbat arazo sor dizkie baserritarrei, eta ondorioz ehiztariek galtza bete lan dabiltza basurdeei mugak jarri nahian. Gaia interesagarria izanik, gurera ekarri nahi izan dugu, Txikorta irrasaioan zabal jorratuko dugu. Bertan, ehiztariak, baserritarrak eta basurdeen gaiaz arduratzen diren pertsonak elkarrizketatuko ditugu. Arazoaren tamaina neurtu eta euren iritziak entzungai izango ditugu.