Ongi Etorri Katxonderstanera: Piter Ansorena
- Detalles
- Publicado: Osteguna, 17 Azaroa 2016 13:22

Katxonderstango Errepublikara Mirri pailazoa, Piter showmana eta Jose Inazio txistularia etorri zaizkigu, hirurak gorputz bakar batean.
Pailazo ibili zen garaiko pasadizo gazi-gozo batzuk gogoratu ondoren, ETBko saio gogoangarri bati buruz jardun dugu nagusiki: "Funtzioa".
"Funtzioari" buruz hitz egitea ez da erabaki samurra izan, Oiartzun Irratiak eta Piterrek berak mehatxu larriak jaso dituztelako, baina guk beldurrari aurre egin diogu. Funtzioko esketxak entzunez eta "ikusiz", ETBn beste umore mota bat ere posible dela ikasi dugu.