SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Irratia

HISTORIA APUR BAT

• Aurrea hartuta. 90. hamarkada herri komunikabide euskaldunen aroa izan zen. Euskalgintzan, ordura arte, erdarazko zerbitzuei begira bizi ginen; haiek zer egin, guk hura kopiatu. Baina haiek ohartu aurretik, euskalgintza konturatu zen informazio lokala lantzen zuten komunikabideen premia genuela. Herri askotan bertako informazioa jasotzeko euskal komunikabideak sortu ziren; euskararen normalkuntzan urrats garrantzitsua izan zen hau.
• Gure eskualdeko egorea. 1998an egoera txarrean geundenik ezin esan. Eskualdeko lau herritan euskara hutsezko herri aldizkariak geneuzkan (Oreretako Lau haizetara, Lezoko Orratx!, Pasaiako Branka eta Oiartzungo Udal aldizkaria). Bestalde, eskualde mailako herri telebista genuen: Oarso telebista.
• Oiartzun irratiaren sorrera. 1998an jarri zen proiektua martxan. Oarso telebistako kide zen Gema Lasarte Leoneten ideia izan zen Oiatzunen irratia sortzea. Aurretik bi irrati egonak ziren Oiartzunen (Urritza Irratia eta Kontakatilu irratia). Gema Lasartek Ane Lardiri egin zion irratia martxan jartzeko gonbitea eta honek, onartu. 1999 hasieran Udalarekin hitzarmena sinatu zuen Oarso Kultur Fundazioak. Udalak azpiegiturak utziko zizkion fundazioari eta fundazioak programazioa eskaini. Horrela, 1999ko uztailaren 7an Oiartzun Irratiko lehenengo saioa emititu zen. Eguneroko lanetan aritzen zirenez gain (Ane Lardi, Jose Luis Pikabea eta Juanan Corral), herritar askok parte hartu zuten proiektuan. 2002 inguruan irratiari izaera juridikoa eman zioten eta Hitz Hots elkartea sortu zuten. Urteak aurrera egin ahala, irratia handitzen joan zen tresna eta taldekide aldetik. 2003an emisio etena izan zen, Udalak irratia lekuz aldatu zuelako. Gaur egun, 2014an martxan dago irratia eta bide oparoa du egiteko. Mila esker, beraz, bide luze honetan parte hartu duzuen guztioi!

IZAERA

Euskara hutsezko herri irratia dugu Oiartzungoa, dinamikoa eta herritar guztientzat ateak zabalik dituena. Irratiko langileek egiten dituzten saioez gain, hainbat kolaboratzailek ere parte hartzen dute. Herriko hainbat talderen eta eragileren txokoa era bada irratia. Gainera, Euskal Herriko eta Munduko albisteen berri emateaz gain, herriko albiste freskoenak izaten ditugu astelehentik ostiralera; herritik herriarentzat.

PROGRAMAZIOA

Oiartzun irratian programazio zabala dago. Goizetik hasi eta eguerdira arte Arguyuan saioa izaten da, zuzenean. Bertan herriko berriak, kirol emaitzak, moda saioa, informatikaren inguruko atala, musika, lehiaketa eta beste hainbat kontu izaten dira. Eguerditik aurrera ere bada zer entzuna irratian: Kirolez blai saioa, Zebrabidea, Amapola morea, Bertsoinka... Oiartzun irratia Arrosa sareko kide da eta beste irrati libreetako zenbait saio eta atal ere entzun ditzakegu gurean. 

IKUSI PROGRAMAZIOA

Irratia online

Twitter