SF Giants Tickets are available for sale now! Cheap MLB baseball tickets: Purchase Cleveland Indians Tickets Discount Tickets for Jersey Boys Broadway

Entzun online

ZANA ZALAKO: Ander Imaz Retegi

Ander Imaz Retegi 2019Ander Imaz Retegi izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Oiartzuar pilotari gazte honek amets bat zuen txikitan: noizbait pilotari profesional izatera iristea; eta baita lortu ere! 2015eko abenduan debutatu zuen Madalensoro pilotalekuan eta, ordutik, jo eta ke dabil handienekin frontoia partekatuz! Zu bai handia, Ander! Mila esker zure bizitzan barrena bidaiatzeko aukera emateagatik! 

ZANA ZALAKO: Itziar Galardi Sagardia

Itziar Galardi SagardiaAnder Iriartek gonidatuta etorri da gaurkoan Zana Zalako saiora Itziar Galardi Sagardia oiartzuarra. Txikitak alde batetik bestera ibiltzea gustoko zuen eta nerabezaroan, 19 urte zituela atxilotua izan zen. 20 urte eman zituen sei espetxe desberdinetan eta haietako batean bere bikotea izan zena ezagutu zuen. Luze eta zabal hitz egin dugu kartzelan bizitutakoaz.  Eskerrik asko, Itziar!

ZANA ZALAKO: Ander Iriarte Alvarez

Ander Iriarte Alvarez

Ander Iriarte Alvarez izan dugu gaurko Zana Zalako saioko gonbidatua. Txikitan istorioak sortzen zituen eta Son Goku zen bere idoloa. Matrix pelikula ikusi zuenean zine zuzendari izango zela argi ikusi zuen, eta Bartzelonan ikasketak egin ondoren, baita lortu ere! Mirokutana ekoiztetxea sortu zuen Aitor Bereziartua oiartzuarrekin eta beste bi lagun oreretar ere gehitu zaizkie proiektura orain. Iratiren anaia zaharra da Ander, jatea oso maite du eta garagardo eta whisky zale amorratua da. Mila esker barne-barneraino sartzen uzteagatik, Ander!

ZANA ZALAKO: Tessa Andonegi Santamaria

Tessa Andonegi SantamariaTessa Andonegi Santamaria Donostian jaiotako euskal aktorea da. Goenkalen Alizia izan zen urte askoan, baina beste hainbat pertsonaia ere hezur-mamitu ditu telebistan edo antzezlanetan. Mikel eta Martinen ama da eta, egun, hainbat proiektu ditu eskuartean. Bere bizitzan barrena bidaiatu dugu gaur; galdu egingo duzu?

Twitter