Munduari So Txente Rekondo 2020-11-25
- Detalles
- 25 Aza
Munduari So atalean, AEBetako hauteskunde emaitzen analisia, Saharako egoera, Guatemala eta Peruko egungo errealitatea eta Etiopiako Armdaren erasoa izan ditugu aztergai Txente Rekondorekin.
Munduari So atalean, AEBetako hauteskunde emaitzen analisia, Saharako egoera, Guatemala eta Peruko egungo errealitatea eta Etiopiako Armdaren erasoa izan ditugu aztergai Txente Rekondorekin.
Oiartzungo Udalak eta PuntuEus fundazioak hitzarmena sinatu zuten duela pare bat aste. Horri buruzko azalpenak emateko, gurean izan dira Aitziber Arnaiz euskara teknikaria eta Josu Waliño PuntuEus fundazioko zuzendaria.
Joxe Leon Amigorena Kazabon izan dugu gaurko Zana Zalako saioko gonbidatua. Hamaika senidetan zazpigarrena da, Koxkotenen jaio zen eta natura eta musika asko maite ditu. Maddi, Iratxo eta Xuarren aita da eta artista gaitza dugu egur-lanetan; aulkiak, mahaiak, armairuak, gitarrak... denetik egiten du, eta ongi egin ere! Eskerrik asko gurekin izateagatik, Joxe Leon!
"Egiten duguna gara" lelopean, martxan da Errigoraren saskiak (beltza, berdea eta zuria) eskatzeko epe, azaroaren 12ra arte. Aurten bi nobedade garrantzitsu izango ditu kanpainak; eta haien berri emateaz gain, saskiak eskuratzeko gonbitea luzatu digu Iker Ajuariagerra Gipuzkoako arduradunak.
Argazkia: plazaberri.info