NAIZEN
- Detalles
- 29 Urt
Naizen elkarteak Naizen, yo sé quién soy abestia aurkeztu zuen joan den astean, haur eta gazte transexualen errealitatea erakusteko.Gurean izan da Bea Sever elkarteko kidea.
Naizen elkarteak Naizen, yo sé quién soy abestia aurkeztu zuen joan den astean, haur eta gazte transexualen errealitatea erakusteko.Gurean izan da Bea Sever elkarteko kidea.
Elizalde Herri Eskolak "Transpatioa" izeneko proiektua gauzatu du. Duela hiru urte hasitako bidea gaur aurkeztuko dute Udal Pleno Aretoan, arratsaldeko 15:00etan. Andoitz Apaolaza eta Edurne Arregi etorri zaizkigu guztiaren berri ematera.
Urtero etortzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak gure herrira, Ugaldetxo Kultur Taldearen ekimenez eta Udalaren laguntzarekin. Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"ek urteroko bisita egin digu irratira eta esperantza eta argitasun mezuak igorri ditu denontzat. Aupa Joxe Mari, eskerrik asko, bihotzez!
Greba eguna dute gaur Osakidetzako langileek. Hamaika arrazoi dituztela diote gaurko borroka eguna aurrera eramateko; eta Osakidetzaren egiturazko gabezia larriak konpontzeko garaia dela aldarrikatuko dute beste behin ere. Egungo egoerari eta gaurko mobilizazioei begira jartzeko, gurean izan dugu Juankar Plazaola Donostia Ospitaleko LAB sindikatuko delegatua.