Gaixokidetza: antigorputzak I
- Detalles
- 30 Mar
Gaurkoan, Asier Mitxelena medikua gurean izan da eta antigorputzen inguruan hitz egin digu.
Gaurkoan, Asier Mitxelena medikua gurean izan da eta antigorputzen inguruan hitz egin digu.
Girizia Mendi Elkarteak 35 urte bete ditu aurten: 1986ko martxoaren 16an sortu zen. Ixiar Iñarra eta Fermin Zabalegi kideekin batera elkartearen ibilbidea errepasatu dugu. Zorionak!
Martutenen bederatzi hektareako azpiegitura eraiki nahi du Donostiako Udalak: olatu artifizialak sortzen dituen surf parkea. Europako surflarien Surf Riders elkartea bera azpiegitura hauen aurka dago, ingurugiroari egiten zaion kalteagatik. “Antondegi-berdea, olatuak itsasoan” izeneko plataforma sortu dute proiektua geldiarazten saiatzeko, eta bertako kide den Haritzalde taldeko Xabier Rubio gonbidatu dugu Oiartzun Irratira.
Korrikarik ez da egingo aurten, baina, lasterketa amaitzekoa zen egunerako, hainbat tokitan ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k eta eskualdeko deialdia Errenteria-Oreretan egin dute. Jon Diaz de Mendibilek eman dizkigu xehetasun guztiak.