TUBACEX
- Detalles
- 08 Api
Tubacex-eko Amurrio eta Laudioko lantegietako beharginak greba mugagabean daude 2021eko otsailaren 15etik. Endika Retes bertako langilea eta grebalaria Oiartzun Irratira gonbidatu dugu, beraien egoeraren berri jasotzeko.

2020ko errenta aitortzeko epea zabaldu den honetan, Josu Delgado Euskara zinegotziak, herriko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu.
Zana Zalako saioko gaurko gonbidatua Naroa Susperregi Iragorri izan da. Hiru senideetan zaharrena, zientzia arloko ikasketak egin zituen Gasteizen. Ia urtebetez munduan zehar bidaiatu zuen eta esperientzia honek sakonki eragin zion. Unai izeneko haur txikiaren ama da...Gehiago jakin nahi baduzu klikatu esteka!
Oiartzungo Udalak ematen duen Kirol Saria kirolaren alde egindako lanarengatik, ibilbidearengatik edo lortutako emaitzengatik nabarmendu diren oiartzuarrei aitorpena egiteko saria da. Aurtengo irabazlea hautatzeko, Udala herritarren proposamenak jasotzen ari da. Enekoitz Markos Kirol zinegotzia gonbidatu dugu aste honetako Udalaren Tartera kirol sariaz eta maiatzean ospatuko den kirol asteaz hitz egiteko.